Hasierako ibilbide elektrikoa nahiko sinplea zen: pila, etengailu sinplea eta bi bonbillaz osatua, baina honek ez zigun noria biratuko eta pentsatu genuen, etengailua eta bi bonbilla jartzearren, motore bat eta bi polea jartzea, eta olan motorretik energia zinetikoa ateratzean, poleak geldoago mugiaraziko zituela eta noria mantso- mantso mugituko zela.
Teknologia proiektua
Gu 2. DBH-ko "D" taldeko hiru ikasle gara: Aketza, Andres eta Aitziber. Lehen hiru hilabeteko proiektuan noria elektriko bat egin dugu. Jarraian eman ditugun pauso guztiak azalduko ditugu.
lunes, 20 de diciembre de 2010
Arazoak
Egia esanda, proiektua izandako arazorik latzena, noriaren eserlekuekin izan da: hiru egun eman genituen eserlekuak itsasten, neurtzen, mozten … Zeren eta, sikatzen utzi eta gero, beti zerbait gertatzen zitzaion, edo gurpilaren zuloa txarto kokatuta zegoen, edo eserlekuak askatzen ziren… Baina azkenean hiruron artean lortu genuen, bata noriaren zirkunferentzia eusten , bestea eserlekuak eusten eta hirugarrena, temofusiblearekin eskuan itsasten eta gero guztion artean ordu erdia mantentzen. Denon artean lortu genuen!
Proiektuaren Bukaera
Hau gure proiektuaren bukaera da.Proiektua egiteko pauso hauek jarraitu ditugu:
· - Noriaren zirkunferentzia: Horretarako aglomeratua eta kontratxapatua erabili genituen.Bi zirkunferentzia eduki eta gero, noriaren eserlekuak egin genituen kontratxapatua eta agatxo hariztatua erabiliz.
· - Poleak: Poleak agatxo hariztatuaren bidez eutsi genituen, txikienetik handienera jarrita abiadura gutxitzearren.
· - Ibilbide elektrikoa: Lehenengoz pilatik energia ateratzen da bi kableen bitartez, energia hori motorrera heltzen denean energia zinetikoa bihurtzen da. Energia zinetiko hori poleetara transmititzen da , goma baten bitartez.
martes, 14 de diciembre de 2010
Plangintza
Lanak | Materialak | Nork |
Noriaren forma. | - Kontratxapatua. - Aglomeratua. - Zerra. - Kola- zuria. | Andres. |
Poleak. | - Kontratxapatua. - Agatxo hariztatua. - Zerra. - Kola- zuria. | Aketza. |
Ibilbide elektrikoa. | - Aglomeratua. - Kableak. - Zerra. - Artaziak. | Aitziber. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)